Idazleak - Arantza Ibarra Basañez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Arantza Ibarra Basañez

Ondarroako ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta Donostian, batxillergoa. Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, piano eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ikasten hasi zen ere. Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratuz edizioa ikasi zuen ere. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi. Marrazki bizidunek ere bere lekua izan zuten ondarrutarraren heziketan eta ikastaro bat egin zuen haien inguruan. Honi 3D teknologia gehitu zion "Psilicon Graphics" ikastean.

 

BIBLIOGRAFIA

2006 Basotxo eta kirolak | Erein
2006 Basotxo eta zuhaitzak | Erein
2007 Saiku detektibe gozoki lapurraren bila | Desclée
2008 Basotxo eta animalia handiak | Erein
2008 Basotxo eta dantzak | Erein

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta