Arantza Ibarra Basanez

Arantza Ibarra Basanez

Ondarroako ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta Donostian, batxillergoa. Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, piano eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ikasten hasi zen ere. Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratuz edizioa ikasi zuen ere. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi. Marrazki bizidunek ere bere lekua izan zuten ondarrutarraren heziketan eta ikastaro bat egin zuen haien inguruan. Honi 3D teknologia gehitu zion "Psilicon Graphics" ikastean.

 

Atzera