Idazleak - Arantxa Urretabizkaia Bejarano - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Arantxa Urretabizkaia Bejarano

Donostia, 1947.

XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan Argia taldean eta Lur argitaletxean jardun zuen. 1977an kazetaritzan eman zituen lehen urratsak. Egin egunkari desagertuan hasi eta, ondoren ETBko aurkezlea izan zen eta, halaber, Deia-n eta El Diario Vasco-n lan egin zuen, Egin egunkarian, Deian, n  ETBn jardun du, besteak beste. 2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen Zabalik kazetarako idatzi elkarrizketa sailagatik. Euskaltzaindiko kide da.

Gidoigile gisa, 1983an Albaniaren Konkista idatzi zuen, eta handik lau urtera, "Lauaxeta"ren gidoia. Zergatik panpox izan du eleberririk arrakastatsuena. Geroztik ipuin-bildumak idatzi ditu, besteak beste, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik eta bi eleberri: Saturno eta Aldatuko da nire bizitza .

Literatur Kritikarien Sari Nazionala eta Irungo Hiria sariak jaso ditu, azken hau 1982an "Maitasunaren magalean" poema-liburuagatik.

1982. urtean Maitasunaren Magalean poesia liburua argitaratu zuen. Ez zen hori, ordea, egilearen lehen poesia saioa, ordurako argitaratua zuen San Pedro Bezperakoak poema luzea; Gipuzkoa Saria jaso zuen 1971. urtean.
a da

BIBLIOGRAFIA

1972 San Pedro bezperaren ondokoak. (Euskal Literatura 72 bilduman) | Lur
1979 Zergatik Panpox | Hordago
1982 Maitasunaren magalean | Kutxa
1983 Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekulan bakarrik | Erein
1989 Saturno | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta