Idazleak - Arantxa Iturbe Maiz - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Arantxa Iturbe Maiz

Alegia, 1964.

Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen Informazio Zientziak. 80.garren hamarkadatik hona Euskadi Irratian dihardu lanean; Goizean Behin programako aurkezle eta zuzendari izan da, batez ere. Programa honek Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen 2000. urtean. Egun irrati bereko Arratsaldekoa saioan egiten du lan.

Honez gain, El Diario Vasco egunkariko zutabegile gisa aritu da.

1992. urtean Ezer baino lehen ipuin liburua argitaratu zuen eta urte berean, Euskadi Irratiak Maite, maite, maita irrati-nobela igorri zuen. 1995ean ipuin-bilduma bat kaleratu zuen: Lehenago zen berandu izenburuarekin. Gizakien arteko hartu-emanak jorratu izan ditu, batez ere, bere argitalpenetan, ahozko tradizioari jarraiki. 1999an, Ai, ama! entseguarekin, amatasunaren gaineko burutapenak islatzen zituen.

Iturberen libururik ezagunena Ai ama! da, (Alberdania, 1999). Hika antzerki taldeak oholtzara eraman zuen.

BIBLIOGRAFIA

1992 Maite, maite, maitea (1-15) | Eusko Jaurlaritza
1992 Ezer baino lehen | Elkar
1995 Lehenago zen berandu | Alberdania
1999 Ai ama | Alberdania
2001 Bakarrizketan | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1995 Lehenago zen berandu | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta