Idazleak - Antxon Olariaga Aranburu - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Antxon Olariaga Aranburu

Usurbil, 1946.

Arte Ederretako ikasketak burutu zituen Valentzian aurrena eta ondoren Bilbon gero. Valentzian Las Provincias egunkarian hasi zen kolaboratzen marrazkilari gisa, eta halaber, Cuadernos para el Diálogo aldizkarian.

Zeruko Argia bidali zituen aurreneko lanez geroztik ibilbide oparoa egin du Olariagak ilustrazioan eta liburugintzan. Esparru anitzak jorratu ditu, betiere bere ilustratzaile lana ardatz izan dela.

Anaitasuna<(i> aldizkarian eta Saioka argitaletxean kolaboratu zuen.
Aipatu bi argitalpenotan Kaleko, Hormasprayko eta Mozorrozko komikiak sortu zituen, Francoren diktadurapeko eta trantsizio sasoiko egoera soziopolitikoa islatuz.

Eginen, belaunaldi baten sexu-harremanen egunerokotasunaren ikur bihurtu zen «Zakilixut» pertsonaia hezur-mamitu zuen Olariagak.

Bestalde, 70. hamarkadaren hasieran Iker taldean izan zuen lan eskarmentua ilustratzaile gisa: Irakur 1, 2, 3, 4, 5. liburuetako ilustrazioak egin zituen.

Geroago, Erein argitaletxean hasi zen: Asentxio Hordartzabalen Ernioko Ziripot liburua ilustratu zuen, eta halaber, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez (Erein) eleberriaren komiki formatuan kaleratu bertsioa, besteak beste.

Honez gain, marrazkiz hornitu ditu Maria Goikoarenak eta bi>/i> bildumako Udazkena>/i> edota Atxagaren sinadura duten historioak: Jimmy Potxolo, Sugeak txoriari begiratzen dionean eta Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus