Idazleak - Antxie Mendizabal Aranburu - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Antxie Mendizabal Aranburu

Zumarragan jaioa naiz, gipuzkoarra beraz, 1968. urtean.

Txikitatik izan dut idazteko zaletasuna. Horregatik-edo, ogibidea aukeratzeko unea iritsi zitzaidanean, kazetaritza ikastea erabaki nuen. Horrenbestez, bizimodua idatziz aterako nuela pentsatu nuen. Berehala jabetu nintzen begi bistan ikusitakoa ere zalantzan jarri ohi nuela paperera eramatean; ezinezkoa zitzaidan nire baitako mundua eta kanpokoa bereiztea. Momentu berean hasi nintzen zenbait literatur lehiaketetara aurkezten. Bat edo beste ere irabazi nuen, eta horrek aurrera jarraitzeko ilusioa eman zidan.

Handik pixka batera, ikasketak bultzatuta, heldu nien herri mailako historiako gaiei. Hiru liburu idatzi eta argitaratu nituen: II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan, Zumarragako trikitixa eta Zumarragako baserriak. Berehala ulertu nuen, halere, nire benetako gogoari heldu behar niola: literatura idazteari. Argitaratzeko aukera ere izan dut geroztik: Nire amak ez du erremediorik (2009), Lotsatia naiz, eta zer? (2010) eta Katti beti endredatzen (2011). Nire pozerako, lehenengo liburuak sari bat ere ekarri dit. Ederki pasatzen dut txikientzat idazten, disfrutatu egiten dut batzuetan izan nintzen haurra gogoratuz, eta beste batzuetan izan nahi nuen hura asmatuz. Bitartean bestelako lanak ari naiz poliki-poliki prestatzen. Horietako asko gaztetan idatzitako zirriborro haietan dute ernamuina. Gainerakoan, literaturari esker bizimodua aurrera ateratzeko zori ona dut: Elkar argitaletxean egiten dut lan, editore.

 

BIBLIOGRAFIA

1991 II. Errepublika Urretxu-Zumarragan | Autoedizioa
2005 Zumarragako trikitixa | Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
2007 Zumarragako baserriak | Autoedizioa
2009 Nire amak ez dauka erremediorik | Elkar
2010 Lotsatia naiz, eta zer? | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta