Antton Irusta Zamalloa

Antton Irusta Zamalloa

Bilbo, 1963.

Eubako Pasionistetan ikasi ondoren, Derioko seminarioan egin zituen magisteritza ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiako goi mailako ikasketak.

Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu lanean euskara, literatura eta eta ipuinen tailerrean arduradun. Telebistan ere, Canal Bizkaian, Kontu kontari programa egiten du.

1983an hasi zen ipuin munduan. Madrilen, Bartzelonan eta Guadalajarako ipuin Maratoian parte hartu du. 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak Ipuinen tailerra liburua saritu zuen, kontsulta libururik hoberena izanik.

Urteetan zehar haur, gazte, irakasle eta gurasoentzako ipuinen tailerrak ematen aritu da. Garatu irakasleentzako antolatzen diren ikastaroetako irakasle izan da.

Ipuin kontalaria dugu. Horrekin batera irakasle eta idazle ere bai baina ipuingintzaren inguruan. Ipuinetan mundua ikusteko modu bat dago, herri baten kultura eta hizkuntzari lotuta, eta gaur egun herri-tradizioko corpus hori eskolumeengana eroaten dauka ardurarik handiena Anttonek. Hainbat mintegi eta eskola eman ditu, ikerketa lagun, eskolan hori suspertzeko metodologia lantzeko. Egun ipuin kontalariez eta kontaketaz tesi doktorala egiten ari da.


 

Atzera