Idazleak - Antonio Zabala Etxeberria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Antonio Zabala Etxeberria

Tolosa, (1929-2009)
Jaioterrian egin zituen lehen (Bihotz Sakratuaren Eskola) eta bigarren (Aita Eskolapioak) mailako ikasketak. Haurtzaroko eta nerabezaroko oporraldiak Adunako herri hurbilean ematen ditu senitartearekin batera, bertan bereganatuko du herri euskararen soinu gozoa eta naturarekin harreman sendoa.

Jesusen Konpainiako hezkuntza zentruetan irakatsi, hitzaldiak eman, artikuluak, hitzaurreak, liburuak idatzi eta bertso lehiaketetako epaimahaikide lanak ere egin ditu.

Giza heziketa intelektuala -Filosofia (1950-53), Magisteritza (1953-1956) eta Teologiako (1956-60) ikasketak egin zituen-, bere hil edo biziko eginahala eta bere historialari-sena, herri literaturaren auziari lotu zizkion.

1961ean, Auspoa argitaletxea sortu zuen. Bertsolaritza eta narratiba garaikidearen ahotsik aitagarrienak argitaratuko ditu Auspoa Liburutegia bilduman.

1964an euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Auspoak argitaratu dituen ia hirurehundik gorako ehun liburuen egilea izan ez ezik, gainerako guztien eragile, biltzaile, kopiatzaile eta editorea ere bada. Bosquejo de historia del bertsolarismo (Auñamendi, 1964) argitaratu zuenetik Euskal erromantzeak kaleratu zuen arte (1998), Karlisten bigarren gerrateko bertsoak (1993) ahaztu gabe, Auspoaren sail nagusia bilduman, aparteko bertsolarien obra eta oroimena eskaini du: Txirrita, Pello Errota, Pedro M. Otaño, Xenpelar edota Bilintxena, besteak beste.

Zabalaren ekoizpen intelektuala jasotzen duen hiru liburuki argitaratu zuen Sendoak, Auspoaren auspoa izenburupean.

Labayru Institutuak omenaldia eskaini zion 1997an. 1999an Deustuko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen. Halaber, urte berean, Durangoko Azokak, erakusketa bibliografikoa eskeini zion Antonio denboraren jarraiean egin duen lana azpimarratuz.

BIBLIOGRAFIA

1962 Txirrita. Bizitza eta bat bateko bertsoak | Auspoa
1963 Periyaren zalaparta. (Melitona-ren bi senarrak. Mendibetarren Larriyak. Utzi bearko gizon bikañak) | Auspoa
1963 Azpeitiko Premiyoaren Bertsoak (1893-1895) | Auspoa
1963 Fermin Imaz. Bertso guziak | Auspoa
1963 Pello Errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideekin | Auspoa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta