Idazleak - Anjel Lertxundi Esnal - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Anjel Lertxundi Esnal

Orio,1948.

Andu baserrian jaio zen eta hortik datorkio Andu ezizena. Donostiako Apaiztegian egin zituen ikasketak. Magisteritza (Donostian) eta Filosofia eta Letrak lizentziatura (Erroma eta Valentzia) ditu.

Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Euskal Literaturaren eta Literatura Unibertsalaren irakasle Donostiako Elizbarrutiko Majisteritza Eskolan 1979-1989 urteetan.

1970ean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artea, ipuin bilduma. Ordutik hona, etenik gabe joan da hazten bere literatur ekoizpena (ikusi bibliografia atalean). Bere literatur lanari dagokionez, harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu.

Kazetari ere ibilia da, Eginen sorrerako lehen urtean, eta gero kolabartzaile gisa Egunkaria, Berria, Diario Vasco, El País, El Mundo, La Vanguardia, Diario 16, El Correo, eta hainbat aldizkaritan.

Artisten erakusketen katalogoak egiten parte hartu du, hauetan adibidez: Ramón Serrasena Ikederrerako; Agustín Sagastirena Bilbao Bizkaia Kutxa Fundaziorako; Andrés Nagelen Erakusketa Antologikoa Donostiako Koldo Mitxelena Foru Liburutegirako. Literatur eta zine kritika egin du, Diario Vasco, El Mundo, Donostiako Zinemaldiko aldizkarian, eta Egunkaria-Berrian.

Birritan irabazi du Euskadi Saria (Hamaseigarrenean, aidanez eta Argizariaren egunak) eta beste bi alditan Kritika saria (Kapitain frakasa eta Hamaseigarrenean, aidanez).

Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta lehendabiziko presidentea. Euskaltzain urgazlea da.

BIBLIOGRAFIA

1968 Gaurko literatura | Donostiako Apaizgaitegia
1970 Hunik arrats artean | Lur
1971 Ajea du Urturik | Gero Mensajero
1972 Pio Baroja | Gero Mensajero
1973 Goiko kale | Gero Mensajero

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

www.diariovasco.com |
1971-10-10 Ajea du Urturik | Zeruko Argia
1973-11-25 Goiko kale | Zeruko Argia
1982-01 Tristeak kontsolatzeko liburua | Susa
1982-02 Anjel Lertxundi: Tristeak kontsolatzeko makina | Idatz & Mintz

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta