Idazleak - Andres Alberdi Gorostiaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Andres Alberdi Gorostiaga

Getaria, ( Gipuzkoa), 1950

Filosofian lizentziaduna da. Elgoibarko Ikastolako irakasle izana (1973-1980), eta bertako zuzendari lau urtez. 1980 ezkeroztik, Elgoibarko Institutuko Euskara eta Literaturako katedraduna, harik eta 2011n erretiroa hartu arte.

 

Ez du literatura-sorkuntzako lanik argitaratu, baina, bakarka zein elkarlanean, 1985etik, DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hainbat ikasliburu eta gramatikaren egilea da.

 

1991-92 ikasturtetik 2011ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMAn ere egin du lan. Hizkuntza-aztertzaile gisa, lehenik; gero, 2000tik aurrera, EIMAko hizkuntza-aztertzaileen eta estilo-liburuaren koordinatzaile.

BIBLIOGRAFIA

2014 Ahoskera
2009 Estandaritzatu gabeko solasak : nola eman ikasliburuetan
2008 Oinarrizko gramatika
2008 Oinarrizko gramatika
2005 Euskara eta literatura, 2 Batxilergoa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta