Andoni Sarriegi Eskisabel

Andoni Sarriegi Eskisabel

Beasain, 1946.

Ingeniari Tekniko Mekanikoa (1967) eta Hizkuntza Plangintzan diplomatua (1995). Euskaltzaindiaren B eta D tituluak eta HABEk emandako Administrazioko 4. Hizkuntza Eskakizunari dagokiona. 1966tik 1980ra euskalduntze eta alfabetatze-eskolak ematen aritua, Beasaingo gau eskolan nagusiki. Goierriko Euskal Eskolaren eta Maizpide Euskaltegiaren sortzaileetakoa. 1980tik 1987ra euskalduntze¬ alfabetatze antolamenduan jarduna eta 1987tik aurrera Euskararen Normalkuntzan.
CAFen (Bulego Teknikoan Ingeniari Tekniko), Goierriko Lanbide Eskolan (Irakasle) eta Martin Gaztañaga enpresan (Bulego Teknikoan Ingeniari Tekniko) lanean aritu ondoren, 1980az geroztik Euskara arloko profesionala, CAFen 1979tik 1987ra eta Beasaingo Udaletxean 1980tik 2007ra. Idazle, itzultzaile eta Beasaingo Udaleko Euskara-zerbitzuburu izana. Administrazioko lanetik erretiratua.

5 libururen egile bakarka, beste 11ren egile kide talde lanean, 28 liburu euskaratuak eta argitaratuak (teknikoak asko, tartean testu liburuak eta entziklopediak), beste 21 euskaratu eta webgune batean jarriak eta argitaratutako beste 11 liburu itzultzaile kide gisa talde lanean. UZEIko eta ELHUYARko hainbat lanetan partaide. Zeruko Argia, Argia, Elhuyar, Goierritarra, Beasain jaietan, Senez, eta abarretan ere idatzia.

 

Atzera