Idazleak - Andolin Eguzkitza Bilbao - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Andolin Eguzkitza Bilbao

Santurtzi, 1953-Bilbo, 2004.

Hizkuntzalaritza Orokorraren irakasle titularra izan zen EHUko Gasteizko kanpusean.

Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1975ean. 1980an, Iowa-ko Unibertsitatean egin zuen magistergoa Hizkuntzalaritza orokorrean. Doktoregoa berriz, Californiako unibertsitatean Los Angelesen (UCLA), 1986an.

Aldizkako argitalpenetan artikulu ugari idatzi zituen, 200 artikulutik gora.

Euskaltzaindiaren euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991an eta euskaltzain oso 2001an.

Euskal Idazleen Elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 1995-1997 urte bitartean. 97an elkarte honetako lehendakaria izendatu zuten 2002 urterarte.

Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zen 1997tik 2002rarte.

BIBLIOGRAFIA

2004 Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
2004 Hizkuntzalaritza orokorra : arazoak eta ikuspegiak
2002 Batzarra telgten
2001 Quan plou en les entranyes
1998 Herioaren itzalpeetan

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta