Idazleak - Ana Urkiza Ibaibarriaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ana Urkiza Ibaibarriaga

Ondarroa, 1969.

Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da.

Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du eta, momento honetan, Deia egunkarian idazten jarraitzen du.

2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak argitaratu ditu.

Poesian idatzitako lanik aipagarrienak Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) eta Nire hiriko poemak (Pamiela, 2006), azken hau haur eta gazteentzako idatzitako poema liburua da.

Narratiban, Desira izoztuak (Elkarlanean, 2000) eta Bekatuak (Elkar, 2005).
 

Haur eta Gazte Literaturan, aldiz, Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001), Hondartzako kioskoa (Baigorri, 2001), Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003), Amak plastakoa eman dit (Aizkorri, 2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006), Ondarroako piraten abentura berriak (Ibaizabal, 2007), Tita Tirita (Ibaizabal, 2008) Bidegorriko festa (Erein, 2010) eta Azazkalak jaten ditut, eta zer? (Elkar, 2011) dira.

 

Aipagarri izanik, baita, 2008an Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratutako Zortzi unibertso, zortzi idazle elkarrizketa liburua, Augustin Zubikarai (Elkar, 2009) biografia eta Atzorako geratzen dena (Alberdania, 2011) aforismo liburua.



 

BIBLIOGRAFIA

1998 Afrikako ahozko literatura, memoria kolektibotik kritika sozialera | Egan
2000 Desira izoztuak | Elkar
2000 Gela ilunetik | Hiria
2000 Gutiziak | (beste egileekin) Txalaparta
2001 Atzorako geratzen dena | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2000 Desira izoztuak | Elkarlanean
2011 Atzorako geratzen dena | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta