Idazleak - Ana Jaka - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ana Jaka

Andoain, 1973. Kazetaritzan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatean). Liburuen promozioan lan egiten dut 1997tik geroztik, Nafarroa eta Arabako eskoletan, Elkar taldearentzat. Iruñean bizi naiz.

“Mero amor / Línea discontinua”, Everest, poesia liburua argitaratu nuen 2009an, Agoitzeko Bilaketa talde kulturalak emandako Francisco Ynduráin sariari esker. Hortik aparte, poesia bilduma hauek saritu dizkidate: “Sombras turbias en la ventana”, Lasarte-Oriako Udalak, 1996. “Alambradas”, Gipuzkoako Diputazioak, 1992. “A ritmo de silencio”, Lasarte-Oriako Udalak, 1990. Antologia hauetan parte hartu dut: “El juego de hacer versos, el juego de hacer cuentos”, Iruñea, 2002 “Este Noventa y Ocho. Antología de la literatura navarra actual”, Iruñea, 1998 “Mientras llega la paz”, Iruñea. Eta aldizkarietan: Luces y Sombras, Traslapuente, Río Arga, Ciudadela, Una vez en Pamplona-Iruñean behin, Delirios, La Grapa, etab.

Narratiban, “Sole, zer duzu Sole?” narrazioak accesita lortu zuen Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala), 2002an. Bestelako lanak: Euskalerria Irratiko kolaboratzailea naiz “Burutazioak” sailean. Errezitaldiak noizean behin

Bloga: http://anajaka.blogspot.com

BIBLIOGRAFIA

2002 Sole, zer duzu Sole? | Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (Iruñeko Udala) Accesita.
2014 Ez zen diruagatik | Elkar

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta