Ana Jaka

Ana Jaka

Andoain, 1973. Kazetaritzan lizentziatua. Gaztelaniazko poesia landuz hasi zen literatur munduan, hainbat sari irabaziz: Lasarte-Oriako Udalarena, 1990 eta 1996an, eta Gipuzkoako Diputazioarena, 1992an. “Mero amor / Línea discontinua”, Everest, poesia liburua argitaratu zuen 2009an, eta "Mujeres y niñas", Balas Trazadoras, 2017an. "Sole, zer duzu Sole?”  euskaraz idatzi zuen lehen narrazioak accesita lortu zuen Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala), 2002an. 2014an "Ez zen diruagatik", Elkar, nobela argitaratu zuen. Ondoren, haurrentzat ere hasi zen idazten: "Marimutila naiz eta zer?", "Ixon" eta  "Loaren inbasio isila" liburuak argitaratuz. Aldi berean, Marimatrakak pertsonaien istorioak idazteari ekin zion Irria aldizkarian, eta, gero, hauen liburu-bilduma, Elkar argitaletxearen eskutik. Prentsa, irrati eta komunikazio-kanpainetarako testuak egin ditu, eta errezitaldi eta ekintza kultural anitzetan parte hartu du. Hezkuntza proiektuen sustapena du ogibide. Iruñean bizi da

Atzera