Idazleak - Ana Galarraga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ana Galarraga

Zarautz, 1970.
Zientzia-komunikazioan aritzen da, Elhuyarren. Ehunka artikulu argitaratu ditu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, eta lankidetza ugari argitaratu ditu idatzizko beste komunikabide batzuetan. Irratian eta telebistan ere egiten ditu lankidetzak, eta Booktegi plataforman, artikulu-bilduma bat argitaratu du: "Sapiens ispiluaren aurrean".
Haur eta gazteentzat ere idazten du. Adibidez, gazteei zuzendutako Irrika aldizkariaren arduraduna izan zen, eta Irrien lagunak-en Irria aldizkariaren Marikalanbreren atalaren egilea da. Hain zuzen, atal horietatik abiatuta argitaratu du  "Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburua.
Literatura eta artearekin lotutako proiektuetan parte hartzen du: errezitaldiak, ikus-entzunezkoak, performanceak, aurkezpenak...

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta