Idazleak - Ana Galarraga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ana Galarraga

Zarautz, 1970.

Zientzia-komunikazioan aritzen da, Elhuyarren. Ehunka artikulu argitaratu ditu Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian, gazteei zuzendutako Irrika aldizkarian ere idatzi ditu, eta lankidetza ugari argitaratu ditu idatzizko beste komunikabide batzuetan. Irratian eta telebistan ere egiten ditu lankidetzak, eta Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoan parte hartu du.

Haur eta gazteentzat ere idazten du. Adibidez, gazteei zuzendutako Irrika aldizkariaren arduraduna izan zen, eta Irrien lagunak-en Irria aldizkariaren Marikalanbreren atalaren egilea da. Hain zuzen, Marikalanbreren atal horietatik abiatuta egin du argitaratuta duen liburu bakarra: "Marikalanbre bizitzaren laborategian".

Literaturarekin lotutako proiektuetan parte hartzen du, eta Literaturia literatura-jaialdiaren antolatzaileetako bat da.

BIBLIOGRAFIA

Marikalanbre bizitzaren laborategian | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta