Idazleak - Amaia Iturbide Mendinueta - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Amaia Iturbide Mendinueta

Bilbo, 1961.

Euskal Filologian lizentziatua. Getxon bizi da. Idazteaz gainera, margolanak ez zaizkio arrotz egiten.

Hiru poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan, Itzulbidea eta Gelak eta zelaiak. Azken liburu honi esker, Lizardi saria eman zioten 1994. urtean.

Alta, saiakera ere jorratu izan du bere sorkuntza ibilbidean: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000) eta Mimodramak eta ikonoak gidari, estetikan barrena (2002) saiakerak argitaratu ditu.

Kritikariek esperientziaren poesiaren barruan kokatu izan dute bere lana: barnerakoia, sinbolikoa eta bizitzaren esperientzietatik azalerazten dena. T.S. Eliot, Lauaxeta edota Hölderlin poeta alemaniarra aipatzen ditu, bere obran eragina izan dutelakoan, besteak beste.

Gelak eta zelaiak liburuan euskal arte garaikidean sustraiak errotu dituzten zenbait izen agertzen dira: Zumeta, Ibarrola, Uranga, Txillida edo Ruiz Balerdi. Iturbideren esanetan, azken egile honen sintaxi eta pinturarekin bat egin zuen liburu honetan.

2005ean argitaratu du bere lehen narrazio liburua, Bidaiarik luzeenak (Erein) ipuin bilduma hain zuzen ere. Errealitatearen eta fantasiaren arteko jolas bat, onirikoa eta ludikoa, proposatzen du lan honetan.

 

BIBLIOGRAFIA

1986 Eskaileraren bi aldeetan | Erein
1992 Itzulbidea | Erein
1994 Gelak eta zelaiak | Erein
2000 B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza. Poesia tradizionalaren bidetik | Erein
2002 Mimodramak eta ikonoak gidari, estetikan barrena | Becerro de Bengoa Saria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta