Amaia Iturbide Mendinueta

Amaia Iturbide Mendinueta

Bilbo, 1961.

Euskal Filologian lizentziatua. Getxon bizi da. Idazteaz gainera, margolanak ez zaizkio arrotz egiten.

Hiru poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan, Itzulbidea eta Gelak eta zelaiak. Azken liburu honi esker, Lizardi saria eman zioten 1994. urtean.

Alta, saiakera ere jorratu izan du bere sorkuntza ibilbidean: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000) eta Mimodramak eta ikonoak gidari, estetikan barrena (2002) saiakerak argitaratu ditu.

Kritikariek esperientziaren poesiaren barruan kokatu izan dute bere lana: barnerakoia, sinbolikoa eta bizitzaren esperientzietatik azalerazten dena. T.S. Eliot, Lauaxeta edota Hölderlin poeta alemaniarra aipatzen ditu, bere obran eragina izan dutelakoan, besteak beste.

Gelak eta zelaiak liburuan euskal arte garaikidean sustraiak errotu dituzten zenbait izen agertzen dira: Zumeta, Ibarrola, Uranga, Txillida edo Ruiz Balerdi. Iturbideren esanetan, azken egile honen sintaxi eta pinturarekin bat egin zuen liburu honetan.

2005ean argitaratu du bere lehen narrazio liburua, Bidaiarik luzeenak (Erein) ipuin bilduma hain zuzen ere. Errealitatearen eta fantasiaren arteko jolas bat, onirikoa eta ludikoa, proposatzen du lan honetan.

 

Atzera