Amagoia Gurrutxaga Uranga

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Beti izan naiz idatzi zalea. Horren ondorioz jaso nuen 1986an Urruzuno literatur saria, Bi eguneko egunkaria narrazioarekin.

Kazetaria naiz ogibidez duela 22 urtetik. 1991n hasi nintzen ARGIA aldizkarian lanean, Amagoia Iban ezizenez, Leioako Kazetaritza Zientzien Fakultatean kazetari titulua lortzeko bigarren urtean nengoela. Ikasketak utzi eta ARGIAko lanean murgildu nintzen.

1994an utzi nuen ARGIA, eta tarte batez EGIN egunkariko Zarauzko kronista lanetan aritu ondoren, EUSKALDUNON EGUNKARIAn hasi nintzen kolaboratzaile.

Kolaboratzaile izatetik bertako langile izatera pasatu nintzen, eta 2003ko otsailaren 20ko polizia operazioak langabe bihurtu ninduen, beste asko eta asko bezala.

BERRIA egunkariaren sorreran parte hartu nuen, bertako langilea naiz jaio zenetik.

Kazetari lan horrez aparte, Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua argitaratu dut 2013an Euskal Memoria Fundazioaren enkarguz eta Zarauzko Udalaren laguntzaz.

Atzera