Alvaro Rabelli

Alvaro Rabelli

Basaurin, 1969. urtean, jaio bazen ere, Gorbeia peko Zeanuri herrian bizi da gaur egun. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHU-n eta, zenbait urtez AEK-n eta Labayru Ikastegian jardun ostean, gaur egun Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan euskara irakasle dihardu. Ohiko kolaboratzailea izan da komunikabide askotan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pergola, El País…) beti euskal literatura hizpide duela. Era beran, egun EHU-ko literatura ikerketa taldeetan parte hartzen du. 1996az gero hainbat ipuin lehiaketetan parte hartu izan du (Ortzadar, Idatz & Mintz, Portugalete, Ermua, Basauri…) sari ugari irabaziz. Bizkaiko idazleen ipuingintza modernoa (Labayru, 2005) literatura ikerketa; Egurrezko hankak (Labayru, 2006) ipuin bilduma; Odisea (Gero, 2006) izeneko narrazioa eta Madrilgo Ateneak 2009an argitaratutako Euskera para hispanohablantes hiztegia daude bere lanik aipagarrienen artean.

Atzera