Idazleak - Alaitz Olaizola Borda - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Alaitz Olaizola Borda

Azpeitia, 1975.

Haur hezkuntzan diplomatua. Eskola antzerkigintzan aritzetik, Antxieta antzerki taldera pasatu zen, geroago, Azpeitiko Ikasberri ikastolako Lakrikun antzerki taldean hasteko. Gaur egun, antzerki talde honetan aritzen da aktore moduan.Une honetan, GREBAN GAUDE eta PREST GAUDE antzerki lanarekin dabiltza Euskal Herrian zehar.

Bere lehenengo antzerki lana, Lakrikun antzerki taldearentzako idatzi zuen: Ez dira berdinak, antzekoak baizik.

Geroztik, berak idatzitako lanak izan dira taldeak taularatu dituenak: Zereko zera..., Garalderem réquiem-a, Agoragofobiatuta, Maritxu nora zoaz..., Zintzilik...

2001ean, Toribio Altzaga antzerki saria lortu zuen Zereko zerarekin..., eta 2006an Joanes (Itxaropenaren semea” antzerki lanarekin.  2004ean, Donostia Hiria saria jaso zuen Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin.


Gerora, helduentzako antzerkia gaiz, haur antzerkia idazteari ekin zion, Erein argitaletxeak Antzoki Txikia sailean argitaratzen dituenak.

Antzerki idatzi eta egiteaz gain, azken bederatzi urte hauetan, Azpeitiko emakumeen antzerki tailerreko irakasle moduan aritzen da herrian bertan.

Baita herriko haur eta nerabeen antzerki irakasle ere.

Gaur egun, Uztarria aldizkarian, Urola kostako Hitzan eta Gipuzkoako Hitzan kolaborazioak egiten ditu.

BIBLIOGRAFIA

2002 Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin | Euskaltzaindia BBk
2004 Clitemnestrearen itzulera | Kutxa
2005 Autobusaren zain | Erein
2005 Non biziko gara? | Erein
2005 Txiukue | Erein

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2005 Txiukue | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta