Alaine Agirre Garmendia

Alaine Agirre Garmendia

Alaine Agirre 1990ean jaio zen Bermeon, baina Gipuzkoan bizi da egun. Gazte hasi zen idazten, eta egungo euskal literaturako ahots pertsonal eta interesgarrienetako bat bihurtu da urte gutxitan, kritikaren nahiz irakurleen onespena lortu dituena, bere prosaren erritmo, indar eta pasioari esker. Lau nobelaren egilea da: Odol mamituak (2014, Zazpi Kale saria), X hil da (2015, Zilarrezko Euskadi saria), Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (2017, Joseba Jaka saria), Kamisoi zuri zetazkoa (2018, Eusko Jaurlaritzaren literatur sorkuntzako beka). Horrez gain, poema-liburu bat kaleratu du, Txoriak etortzen ez diren lekua (2017), eta haur eta gazte literaturako kontakizun ugari. Sari franko jaso du, eta hainbat hizkuntzatara itzuli izan dute: gaztelania, katalana, galegoa, ingelesa, daniera eta koreera.

 

 

Atzera