Aizpea Goenaga Mendiola

Aizpea Goenaga Mendiola

Donostia, 1959.

Irakasle ikasketak egin zituen arren, aktore lanetan egin zuen bere burua ezagun; halaber, idazle eta zuzendaria da.

Ipurbeltz haurrentzako aldizkaria zuzendu zuen zenbait urtez. Bestalde, artikulu ugari idatzitakoa da aldizkari desberdinetan: Irutxulo, Zazpika, Eusko Ikaskuntza...

Maité eta Jaun eta jabe telebista emanaldien gidoiak idatzi ditu eta Euskal Telebistako anitz serietan agertu izan da, aktore modura.

Idazle lanetan Antzezten... teketen ten lau antzerki lanez osatutako liburua argitaratu zuen 1999an, haurrek antzeztu ditzaten. 2002an Lauterdi pirataren altxorra argitaratu zuen; Atxu hamaika urteko neskaren oporraldiko koadernoa. 2004ean Agur betirako antzerti liburua argitaratu zuen.

Cristina Rotarekin eta Dina Rothekin interpretazio ikasketak eginak ditu. Antzerti Eskolan diplomatua da. Besteak beste, New York-eko H.B. Studio-an, Ernie Martin Studio-an eta New School University-n egin ditu interpretazio eta dramaturgia ikasketak.

New Yorkeko Repertorio Español de Teatro-n zuzendari laguntzaile izana da, El eterno femenino antzezlanean; Zu (t) gabe zuzendu zuen; Ramón Barearen Pekata Minutaren euskarazko itzulpena egin zuen; Jordi Galceránen Dakota euskarara egokitu zuen; Javi Cilleroren Uztailaren 4-a Renon eta Harkaitz Canoren Ixteko ordua zuzendu zituen; Ongi ibili/Buen Viaje antzezlana idatzi eta zuzendu du, 2005ean estreinatua.

Honako sariak jaso ditu: Tesaruro Saria, ETBko saiorik onenari, Hau da A.U. lanari (1991); Paco Rabal Saria, aktore berriari Murtziako Zinema Jaialdian (Santa Cruz, el cura guerrillero lanari esker); Donostia Hiria Antzerki Saria, Zu (t) gabe antzezlanagatik (1995); Serantes Antzerki Saria, Agur betiko lanagatik (2003); Antzerki Laburra - Café Bilbao Saria, Joetuta antzeslanaren eskutik (2004).
 

Atzera