Aizpea Goenaga Mendiola

Aizpea Goenaga Mendiola Atzera

2008
Ezker eskubi
2007
Handitan
2006-12
"Hemen oso zine gutxi egiten da"
Aitzpea Goenagarekin dugu hitzordua. Guk elkarrizketa proposatu, eta berak Donostiako Urbieta kaleko bere etxean afari-merienda egitera gonbidatu gaitu! Halakoxea baita aktore ezaguna, hamaika saltsatan ibiltzen den horietakoa.

Aitzpea Goenagaren ibilbidea ikusi besterik ez dago nolakoa den asmatzeko. Ezkonduta dago, eta bi seme-alaben ama da. Aktore izateaz gain, idazlea, zuzendaria, eta gidoilaria ere bada. Irakasle ikasketak ez ezik, Zuzenbidea, Antzerkigintza eta Filologia ikasketak ere egin ditu, eta Madrilen eta New Yorken ibilia da ikasten. Hori gutxi balitz, hamahiru urterekin hasi zen lanean. Txikitan, suhiltzaile edo pilotu izan nahi omen zuen, baina super-emakume bihurtu da, pelikula batean ager litekeen super-emakumea.

Zertan zabiltza orain?
Oraintxe bertan, nik idatzitako antzezlan bat zuzentzen ari naiz, “Ama, quiero ser lehendakari” du izenburua, eta Glu-Glu taldearekin ari naiz egiten. Abenduaren 12an estreinatuko dugula pentsatzen dut. Bitartean, tv-movie baterako gidoia egokitzen ari naiz, nobela batean oinarrituta.

Zein da gustukoen duzun bizibidea?
Egiten dudana, hori gustatzen zait. Batzuetan oso neketsua eta estresagarria da. Izan ere, badirudi beti lehenengo aldia dela, behin eta berriz neure burua proban jartzen dut, baina asko gustatzen zait! Zortea dut, gauza ezberdin asko egiten ditudalako: gidoiak, ipuinak, nobelak eta antzezlanak idazten ditut, eta zuzendari eta aktore lanak ere egiten ditut.

Nondik ateratzen duzu denbora?
Ez dut telebistarik ikusten; jaikitzen naizenean, eguraldia ikusteko besterik ez dut pizten. Denbora asko kentzen duela iruditzen zait.

Hainbeste pelikularen ondoren, zer edo zer ikasiko zenuen, ezta?
Bai, asko ikasten da: jendearekin talde-lana egiten, pazientzia edukitzen, edo erlatibizatzen. Ikasten duzu, bizitzan, zure seme-alabek, lagunek edo inguruko familiakoek dutela benetan garrantzia.

Euskal zinea osasuntsu al dago?
Ez, ez dago osasuntsu. Zinean, normalean, aurrekontuaren %0,5ak ikus-entzunezkoetarako izan behar du, eta Euskal Herrian hori ez da betetzen. Beraz, hemen oso zine gutxi egiten da, eta euskaraz, askoz ere gutxiago. Hala ere, horri buelta emateko ahaleginak egiten ari gara.

Zein duzu gustukoen? Zinea, antzerkia ala telebista?
Egia esan, hirurak gustatzen zaizkit. Gertatzen dena da, bakoitzak badituela bere alde onak eta txarrak. Antzerkiak, adibidez, ona du publikoarekin zuzeneko harremana, eta txarra berriz, oso nekagarria dela. Telebistak, zuzenean agertzen zarela jende guztiaren etxeetan, haiek ahaleginik egin gabe, hau da, etxetik mugitu gabe, baina, era berean, azkarregi egiten da lana telebistan, eta zineak, berriz, oso alderdi politak dauzka lan egiteko, baina lana oso poliki egiten da.

“Goenkale”n gidoilari zara. Hasieratik al zaude?
Ez, jada ez naiz gidoilaria. Gainera, hasieran pertsonaia izan nintzen telesailean, gero zuzendari, eta ondoren gidoilari; baina aurten utzi egin dut lan hori, beste gauza batzuk egiteko.

Kokoteraino al daude oriotarrak “Goenkale”ko grabaketez?
Uste dut udaletxeko batzuk baietz. Zergatik? Egia esan, ez dakit, ez baitiogu inori enbarazurik egiten. Ikastolako neska-mutilak oso gustura daude; grabaketak ikustera etortzen dira, eta parte hartzen dute.

Eroso ibili al zara alabarekin lanean?
Bai. Ziurrenik, bera ni baino okerxeago moldatuko zen, ni zuzendaria nintzelako, eta prestaketak gora eta prestaketak behera, beti nenbilelako tiraka. Gainera, nahiko zorrotza naizela uste dut. Baina oso ondo konpondu ginen.

Idazlea ere bazara. Zenbat liburu idatzi dituzu?
Zazpi edo zortzi, horrelakoren bat.

Zer duzu nahiago; haurrentzat idaztea ala helduentzat?
Ez nuke aukeratzen jakingo. Egia esan, biak gustatzen zaizkit. Dena den, haurrentzako liburuak idazten oso ondo pasatzen dut.

Eta zure liburuekin hainbat sari irabazi dituzu...
Bai, Donostia hiria, Bilboko Antzerki laburrarena, BBK-k eta Euskaltzaindiak antolatzen dutena, eta besteren bat ere bai, baina ez ditut denak gogoratzen.

Diotenez, bizitzan egin beharrekoak omen dira: seme-alabaren bat izan, liburu bat idatzi, eta zuhaitz bat landatu. Hirugarrena egin al duzu?
Bai, zuhaitz asko landatu ditut! Aitzurrarekin lan egitea, zuhaitzak eta natura berdea asko gustatzen zaizkit!

Proiektu berririk ba al duzu etorkizunari begira?
Baditut proiektu berriak. Orain dela gutxi estreinatu nuen “Ni ez naiz txotxoloa”, nire testu batean oinarritutako haurrentzako antzerki obra. Estreinatzear dut “Ama, quiero ser lehendakari” lana, eta momentu honetan gertukoena, Televisión Españolak eskainiko dituen bi tv-movieak: Ramon Saizarbitoriaren “Bihotz 2” eta Andu Lertxundiren “Zorion perfektua”.
2006
Ni ez naiz txotxolo
Erein
2006
Santxa
Euskaltzaindia-BBK
2005
Euskararen 7 bekatu nagusiak
2004
Agur betiko
Artzeblai
2003
Ongi ibili!
2002
Hau paraderoa!
2002
Lauterdi pirataren altxorra
Txalaparta
2000
Gutiziak
(beste egileekin) Txalaparta
1999
Antzezten... teketen ten!
Erein
1995
Zu(t)abe
Kutxa Fundazioa
12/2009
Arrain ontzia = La pecera
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
12/1983
Garibai
Erein Argitaletxea, S.A.
11/2006
Ni ez naiz txotxolo!
Erein Argitaletxea, S.A.
10/2010
Ramoni Ramoni
Erein Argitaletxea, S.A.
09/1995
Zu(t)gabe
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
03/2010
Esketxak
Erein Argitaletxea, S.A.
02/2013
Arrainontzia = Acvariul = La pecera
Centro de Lingüística Aplicada Atenea
Antzezten-- teketen ten!
Erein Argitaletxea, S.A.