Aitor Txarterina Fuentes

Aitor Txarterina Fuentes

Bilbo, 1973.

Soziologia ikaslea EHUn eta NUPen; lizentziatura amaitzear du.

Halaber, antzerki ikastaroak burutu ditu Nafarroako Antzerki Eskolan eta UEUn. AEK-n irakasle aritu da sei urtez, Bizkaian eta Nafarroan. Eguzki irratia eta batez ere Euskal Herria irratiaren esataria. Honez gain, komikilari, marrazkilari, gidoilari (Aizu aldizkarian, 1998an) eta ardogile izan da Mañerun, 98 eta 99ko urteetan. Zutabegile bezala aritu zen Euskaldunon Egunkarian, Nafarkaria gehigarrian. Kontalari bezala ere ibiltzen da harat honat 97ko udaz geroztik.

Landu duen literatur genero bakarra antzerkia izan da. 1999an Nafarroako Antzerki eskolak antolaturiko Umeendako Antzerki testuen VIII. edizioaren irabazlea suertatu zen, euskarazko arloan.
 

Atzera