Idazleak - Aitor Arana Luzuriaga - Hemeroteka - Misterioak pizten duen grina

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Aitor Arana Luzuriaga > Hemeroteka

Zabalik

2001-07-21 Misterioak pizten duen grina | Jose Luis Padron

Aitor Arana (Legazpi, 1963) idazleak, denboraren denboraz eta bere ibilbidearen gaztetasunean barna, frogaturik utzi du hizkuntzarekiko ardura berezia, hainbat hiztegi eta esperantoari buruzko liburuak kaleratuz. Hitz-munduen ikerlari gogoari jarraiki, euskal literaturan gehiegi ezagutu gabeko bideak igarotzea eta lantzea du gogoko. Eta beste literatur esperientzietatik bereganatutako eraginen oihartzuna antzeman badaiteke ere, Ipuin-entzulea eleberriaren tramak berezkoa du erakargarritasuna eta hartan pizten den misterioa.

Misteriozko narrazioak eta haur literatura dira Aitor Aranak bereziki jorratu dituen literatur generoak. Loaren bidez (SM, 1990), Afrikako semea (Elkarlanean, 1991), Ipuin Ilunak (Kriselu, 1995), Uxue eta Urtzi (Ibaizabal, 1997), Gaueko ortzadarra (Pamiela, 1997), Herrauskorritse (Mensajero, 1998), Atharratzeko erregina (Hiria, 2000) edota Onan<(/i> (Txalaparta, 2000) tituluak ditugu gertu-gertuko sormen lanen artean.

Ipuin-entzulea lana Euskaltzaindiak eta BBKak antolatutako 1999ko Txomin Agirre eleberria saria jasotzetik dator. Egilearen beraren kezka-minari erantzun nahi dio lan honek: zein dira, alegia, liburuen hartzaileak? Galdera horri erantzuteko ahaleginean harrapatuko gaitu gu ere, Itziar Mantxola izeneko idazlea haren miresle sutsu den Fermin jaunak bahitzen duenean, bahiketa horren istorioa kontatzen baitigu Aitor Aranak. Horrela esanda, beharbada, Sthepen Kingen Misery etorriko zaigu gogora, baina honetan bahituak ez du askatasunik lortuko bahitzaileari munduko ipuinik ederrena kontatuko dion arte. Zuri dagokizu lortuko duen ala ez arakatzea.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta