Idazleak - Aitor Arana Luzuriaga - Hemeroteka - "Enfant terrible"-a

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Aitor Arana Luzuriaga > Hemeroteka

Berria

2009-12-27 "Enfant terrible"-a | Imanol Mercero

Nerabe eleberria. Milango neska batek bere eguneroko bizitza kontatzen digu, barru-barrutik eta intimitatezko pentsamendu guztiak azalean jarriz, eguneroko bat idazten ariko balitz bezala. Jasminek (hala du izena narratzaile-protagonistak) aspaldi hasi zuen nerabezaroa, baina, 23 urteak bizkarrean dituela ere, neskatxa apetatsu eta petralaren jokamoldea erakusten du.

Egia da ez duela batere erraza, izan ere, gaur egun Milanen islamiarra izatea zama dela ezin uka, are astunagoa emakumezkoa izanda, eta bigarren belaunaldiko etorkin izatea ere ez da xamurra, egia; gainera, panorama borobiltzeko, gurasoak beti bezala: aita oso kontserbadorea da, eta ama ezkontzak hitzartzen ibiliko da ezkutuan. Horrela ikusita, erraz ulertzen da erabiltzen duen umore beltza eta ironia mingarria, erraz ulertzen ere zergatik ez duen heldua izan nahi.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta