Aitor Albistur Pulido

Aitor Albistur Pulido

Aitor Albistur Pulido naiz, 1976ko irailaren 5ean Donostiako ospitalean jaioa, baina betidanik Errenteria-Oreretan bizitakoa.

Ikasketaz Industri Ingeniaria naiz eta eraikuntza enpresa batean dihardut.

Bertsopaperetan aritu naiz batipat, baina azken urteetan olerkigintzan eta ipuingintzan inkurtsio batzuk egin ditut.

Bertsotarako afizioa etxetik datorkit, aitarengandik, eta baita bertso-paperak idaztearena ere. 1997tik Xenpelar Bertso Eskolako kidea naiz.

Idazteaz gain irakurtzea atsegin dut, euskararekiko harremana sendotzen laguntzen baitit.

Atzera