Idazleak - Ainhoa Irazu Ibañez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ainhoa Irazu Ibañez

Andoain, kazetaria, gidoilaria eta Berdintasun teknikaria.

Kazetaritzan eta Publizitatean lizentziaduna, prentsa idatzian hasi zen ibilian: Euskonews,, Irutxulo eta Gaztezuloaldizkarietan. Gaztezulon ari zela, Rikardo Arregi, Ukan eta Argi sariak jaso zituen aldizkariak.

Horrez gain, kolaboratzaile izandakoa da beste zenbait argitalpenetan; Berria, Egunkaria, Egin -Bat, bi, hiru-, Emakunde aldizkaria eta Diario Vasco, besteak beste.

Telebistagintzan ere jardundako da, erredaktore, koordinatzaile zein gidoilari lanetan: hala nola,  Hoy Cocinas Tu  (La Sexta),  Un Pais de chiste  (La Sexta),  Horrelakoa da bizitza (ETB1) Kalaka (ETB1), Sabor de hogar (La Sexta)  eta Esto no es serio (ETB2) saioetan eta Selekzio baten ibilbidea (ETB1) dokumentalean.

Kazetari lanak antzerkigintzarekin bateratu zituen garai batean. Kasketa Kabareta konpainia feminista sortu  eta, bi antzezlan taularatu zituzten :  Kasketa Kabareta (1995) eta Neskapolitan (2000). Ipuin kontalaritzan ere jardun zuen: tartean Donostiako Jareño kultur etxeko Ipuinaren Ordua egitasmoan .

2010ean, EHUko Berdintasun Masterra egin, eta egun Berdintasun teknikari dihardu Administrazio publikoan. Berdintasunaren esparruan, indarkeria sexistari buruzko zenbait ikerketa lan argitaratu eta gai horiekin lotutako formazio ikastaroak eskaini ditu UEUn, Prest Gara Eusko Jaurlaritzaren programan.

Musika da bere zaletasun nagusia; Naun boskoteko baxu jotzailea izan zen garai batean, eta Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko... (Zaunka Records, 1998) diskoa kaleratzeaz gain, Joseba Sarrionaindiaren omenezko Hau da ene ondasun guzia  bilduman kolaboratu zuen taldeak (Esan Ozenki-Txalaparta 1999). Zaletasun horrek ez du etenik izan, eta egun teklatu jotzailea da lagun arteko proiektu batean.

BIBLIOGRAFIA

2001 Telelilura: 1990-2000 Euskal fikzioa ETBn | SGAE-Fundazion Autor
2003 "Euskal Herria enblematica" bildumarako "Los medios de Comunicación" izeneko libururako kolaborazioa | Etor-Ostoa
2010 Guía para el empoderamiento de la mujer inmigrante frente a la violencia de género. | Mugak-SOS Arrazakeria
2010 Emakume etorkinak genero-idarkeriari aurre egiteko jabetze-gida | Mugak-SOS Arrazakeria
2011 Emakume etorkina eta genero indarkeria EAEko testuinguruan: arrisku-faktoreak eta babes soziala (askoren artean). | Uztaro aldizkaria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta