Ainhoa Irazu Ibanez

Ainhoa Irazu Ibanez

Andoain, kazetaria, gidoilaria eta Berdintasun teknikaria.

Kazetaritzan eta Publizitatean lizentziaduna, prentsa idatzian hasi zen ibilian: Euskonews,, Irutxulo eta Gaztezulo aldizkarietan.

Horrez gain, kolaboratzaile izandakoa da beste argitalpenetan; Berria, Egunkaria, Egin -Bat, bi, hiru-, Emakunde aldizkaria eta Diario Vasco, besteak beste.

Telebistan ere, jardundakoa da, erredaktore, koordinatzaile zein gidoilari lanetan: hala nola,  Hoy Cocinas Tu  (La Sexta),  Un Pais de chiste  (La Sexta),  Horrelakoa da bizitza (ETB1) Kalaka (ETB1), Sabor de hogar (La Sexta)  eta Esto no es serio (ETB2) saioetan eta Selekzio baten ibilbidea (ETB1) dokumentalean.

Kazetari lanak antzerkigintzarekin bateratu zituen, garai batean. Kasketa Kabareta konpainia feministaren sorkuntzan parte hartu,  eta, bi antzezlan taularatu zituzten :  Kasketa Kabareta (1995) eta Neskapolitan (2000). Ipuin kontalaritzan ere aritu zen: tartean Donostiako Jareño kultur etxeko Ipuinaren Ordua egitasmoan .

Egun Berdintasun teknikari dihardu. Indarkeria sexistari buruzko zenbait ikerketa lan argitaratu eta gai horrekin lotutako formazioa  eskaini du UEUn, Prest Gara Eusko Jaurlaritzaren programan.

Musika da bere zaletasun nagusia; Naun punk-rock boskoteko baxu jotzailea izan zen, garai batean. “Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko...” (Zaunka Records, 1998) diskoa kaleratzeaz gain, Joseba Sarrionaindiaren  “Hau da ene ondasun guzia”  bilduman kolaboratu zuen taldeak (Esan Ozenki-Txalaparta 1999). Musika zaletasunak ez du etenik izan, eta egun teklatu jotzailea da lagun arteko proiektu batean.

Atzera