Idazleak - Aingeru Epaltza Ruiz de Alda - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Aingeru Epaltza Ruiz de Alda

 

Iruñea, 1960

Kazetaritzan lizentziatua da.Deian,Euskal Telebistan eta Navarra Hoy-en aritu ondoren, Nafarroako Gobernuko itzultzailea da gaur egun. Kazetaritzari loturik segitzen du; Argiako, Diario de Noticiaskoeta Euskalerria Irratiko ohiko kolaboratzailea da.

1997. urtean Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakari bihurtu zen. Honez gainera, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kidea izan zen; 2001ean bere kargua utzi zuen Nafarroako Gobernuaren euskara politikarekin bat ez zetorrelako. Euskaltzain urgazlea da 2006az geroztik.

Narratiba da bere sormenaren ardatza. Hala ere, antzerkigintza ere jorratu izan du: 1984ean Mugetan Irri lana idatzi zion Ortzadar taldeari, esaterako. Horrez landa, saiakera ere landu du.

1985ean, Iruñako Udalaren Egile Berriendako literatur lehiaketa irabazi zuen Sasiak ere begiak baditik karlisten garaian girotutako nobelari esker.

Geroago, Xalbador Saria irabazi zuen Ur uherrak nobelarekin, eta 1997an Euskadi Saria Tigre ehizan nobela laburrarekin. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria ere irabazi zuen 1990an.

 

BIBLIOGRAFIA

1986 Sasiak ere begiak badirik | Elkar
1987 Kaikugileak | Xabi Oteroren edizioa
1989 Garretatik erauzitakoak | Elkar
1991 Ur uherrak | Pamiela
1994 Lur zabaletan | Pamiela

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2000 Rock'n'roll | EEF-Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta