Idazleak - Ainara Maia Urroz - Laginak - Eguberrietako olerkia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Ainara Maia Urroz > Laginak

Poesia

2008-12-06 Eguberrietako olerkia |

Hauxe da soilik maitasuna
hauxe eguberri-giroa:
egunero MAITE ZAITUT erratea
aurkaririk latzenari ere,
batez ere horri.

Hauxe da soilik maitasuna
hauxe egun berria:
udako txoriaren gisa
neguan
zuri MAITE ZAITUT erratea
bueltan ezer espero gabe,
baina hitz egidazu maitasunaz
opari iezadazu pixka bat hortik gaur,
egunero.
ez nuen maitemindu nahi,
baina mindurik nago,
eta horregatik hitz egiten dizut maitasunaz.
Maitasuna hori behar dut
burutik oinetaraino
behar duzu, maitea.
Zure inguruan bainabil egunero...

Maitasunaz hitz egingo dizut
jakinik banandurik gaudela, maitale!
Baina aldi berean begiratzen diogu
IZAR HORRI.

Maitasunaz hitz egiten dizut
maitasunaz mintzo naiz inguruan dabilen orori,
eta eguberrietako ieskutitz honi
amaiera emango diot
MUXU GORRI batez sinatuz.

Hauxe da soilik maitasuna,
ematea
bueltan ezer espero gabe,
baina hitz egidazu maitasunaz
opari iezadazu zure horretatik pixka bat.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta