Idazleak - Abelin Linazisoro Azkue - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Abelin Linazisoro Azkue

Zumaia, 1942.

Lehen mailako ikasketak burutu zituen, hamalau urte bete arte. Hainbat lanbidetan izan du eskarmentua: hamazazpi urtez bulegari gisa, beste hamar urtez altzari lantegian zurgin lanetan, hiru urte AEK-ko irakasle gisa, beste horrenbeste bikoizketako aktore eta zazpi urtez telebistako aktore Goenkale ETBko saioan bilakatu zen ospetsu. Gaur egun erretiratuta dago.

Honetaz gain, bere lumak agerraldiak izan ditu prentsa prentsa idatzian, hala nola, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berrian kolaboratu izan du. Bestalde, hiru herri aldizkaritan ere idatzi izan du.

Hiru nobelaren egile da: Axun, Susak 1995ean argitaratua eta Iraganean galdua, Txalapartak 2001ean plazaratutakoa. Berriki argitaratu du argitaletxe berberean Aitortza nobela.

Eleberri honetan, 36ko gerraren zurrunbiloaren hondoratzetik milaka gizon, emakume, haur eta gazte naufragiotik salbatu nahi ditu protagonista hauetako batzuk, Xixili narratzailearen ahotsaren bidez.

Gerrako protagonista anonimo izandako garaiko egunerokotasunaren berri ematen du eleberriak: beldurra, biziraupena eta maitasuna bezalako kontzeptuetatik tiraka, epikotasunetik honatago egon zen munduari begira.

BIBLIOGRAFIA

1995 Axun | Susa
2001 Iraganean galdua | Txalaparta
2005 Aitortza | Txalaparta

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

1995 Axun | Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta