Gure programak - Literatur jarduerak - Gomendioak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Gure programak > LITERATUR JARDUERAK

Zer eragin nahi dugu?

Irakurleak diren taldeak bildu, irakurle ez direnak batu, herriko liburutegia ezagutarazi, haurrak literatur zaletu, hizkuntza gaitasunean eragin... Helburuak argi baditugu errazagoa izango da jarduera bat edo beste aukeratzea. Jakina da ekimen orok helburu bati erantzuten diola, baina sarritan ahaztu egiten dugu aurrelan hori egitea. Kultur ekintza orok eragin nahi du zerbait gizartean.

Nolako entzulea, halako jarduera

Adina, hizkuntza gaitasuna, kultur ekitaldietarako ohiturak... horiek guztiak kontuan izan behar dira eskaera egin aurretik. Alegia, nor da gure hartzailea? Batzuetan, erraza da aurreikusten nor etorriko den gurera; beste batzuetan ez da jakiten nor joango den eta itsu-itsuan ari garela irudituko zaigu.

Adibide gisa:

  • Irakurleak bildu eta babesa eskaini nahi bada, Solasaldia antolatu daiteke.
  • Gaztetxoei dituzten arazo eta kezkak azalerazten lagundu nahi badiegu, idazketa espresio bide izanik, Literatura lantegi bat antolatu daiteke.
  • Kultur egitarauan literatura txertatu nahi da, ekintza horietara edonor joatea, entzule taldea anitza izatea... Hitzaldi bat antolatu daiteke, beste kultur ekintza baten gaiari lotua dagoena.

Berria zabalduz

Zabalkundea behar bezala egiteak garrantzia handia du, ezbairik gabe. Honakoak izan daitezke horretarako bideak:

  • Hedabideei deialdia egin; ez nazio mailakoei bakarrik, baita eskualdekoei ere.

Hedabideez gain badira beste zabalkunde bide batzuk ere.

  • Herriko kultur egitarauan sartu.
  • Gonbidapen "bereziak". Jarduerak antolatu ahala, literaturzaleen zerrenda bat sortu daiteke eta horiei zuzeneko informazioa etxera bidali.
  • Herriko liburudenda eta liburutegiak, hautatutako idazle eta liburuaren inguruko informazioa jar dezakete erakusleihoan.

Urteetan jasotako balorazioek argi erakusten dute behar bezalako testuinguru batek saioa bera ere aberasten duela.

Detaileak zainduz

  • Aretoa egokia den ala ez pentsatu, eta beste aukerarik ez bada, egokitu. Aulkiak, mahaiak eta horrelako elementuak helburuen arabera atondu.
  • Aurretik, kontu guztiak idazlearekin hitzartu. Nola iritsi, nor izango duen zain, aurretik joatea nahi duzuen ala ez...
  • Saioaren ondoren liburuak sina ditzake idazleak.

Saioaren ostean

Antolatzaileek hemen aurkituko duten balorazio orria bete eta elkartera bidali behar dute, hurrengo baterako baliagarri dira-eta.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta