Gure programak - Idazleakaz - Argibideak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Gure programak > IDAZLEAKAZ

Izena emateko

Orrialde honetan bertan duzue izena emateko aukera, otsailaren 13an amaitzen da.

Erantzuna

EIEtik jasoko duzue erantzuna epostaz.

Ordainketa

50€ oraindu behar ditu parte hartzen duen ikastetxeak.

 

ORRIALDE HONETAN IZENA EMATEKO PAUSUAK

Zure eskolaren izena bilatu eta ondoren, ikasketa maila aukeratu.

Maila aukeratu (LH lehen hezkuntza, DBH derrigorrezko bigarren hezkuntza, Batxillergoa).

Idazle, liburu eta maila guztien zerrenda osoa ikusteko: ikus zerrenda osoa delakoa. Interesatzen zaizun saioa aukeratu. Letrak idazlearen abizenarenak dira. Beste aukera bat: bilatzailean idazlearen abizena jarri eta bidali botoia sakatu. Bilatutako idazle eta liburu zerrenda agertuko da:

Liburuaren ezkerrean dagoen laukitxoan klik egin eta gauzatuko da aukeraketa. Aurrera egiteko gutxienez bi hautatu behar dira, bestela sistemak ez dizu jarraitzen utziko. Ondoren, behera jo eta DIRUZ LAGUNDUTAKO SAIOAK ESKATU dioen lekuan sakatu.

Agertzen dena formularioa da eta eskaera egiteko datu guztiak bete behar dira.

 

Bertan “Lehentasuna” zenbaki zerrenda bat agertuko da hautaturiko liburu bakoitzaren alboan. Oso garrantzitsua da zuen nahiak adieraztea 1, 2, 3,.... ezarriz. Ondoren dagoen laukitxoan ikasleen adina jarri, hirugarrenez hizkuntza eredua daukan zerrenda. Azkenik, ikasle kopurua. Garrantzitsua maila bakoitzean zenbat ikasle egongo diren aurretik jakitea.

Hurrengo datu multzoan data, ikastetxea, irakaslea eta abarrak bete behar dira nahi eta nahi ez.

“Bestelako eskabiderik” laukitxoan nahi dituzuen oharrak jarri, behar izanez gero. Guretzat beti lagungarriak dira.

Amaieran, sakatu bidali.

“Eskaera egokiro bidali da” esan behar du; horrela ez bada errepikatu pausuak, ez duzu-eta formularioa behar bezala bete.

Nahi izanez gero, eskaria inprima dezakezu agiri gisa.

Mila esker zuen arretagatik.

Dokumentuak
uberan.eus
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Uztaila 2017 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta