Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

XX. mendea bi zatitan banatzen da, 36ko gerra aurrekoa eta ondorengoa. Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta hazi zen poliki-poliki. Menderik emankorrenetakoa izan zen; horren lekuko dira 1936. urtera arte argitaratu ziren 300 liburuak. Literaturaren inguruan festa, azoka, lehiaketa ugari egin ziren Euskal Herrian zehar.

Iparraldean Eskualduna eta Gure Herria bezalako aldizkari eta Eskualtzaleen Biltzarra bezalako elkarteen inguruan garatu zen literatur mugimendua.

Bidasoaz bestaldeko literatura herrikoiagoa zen, praktikoagoa. Honako idazle hauek aipa genitzake: Jean Barbier (1875-1931), Jean Etxepare (1877-1935), Martin Landerretxe (1842-1930), Jean Saint-Pierre (1884-1951) eta Julio Moulier “Oxobi” (1888-1958).

Hegoaldean lur emankorragoa aurkitu zuen euskal kulturak. Elkarte eta talde kultural ugari sortu ziren, baita aldizkari berri asko ere. Hauxe da, dudarik gabe, aldi honen ezaugarririk garrantzitsuena.

Mende hasieran, euskal ortografia bateratu bat sortzeko bilera egin zen Hendaian, baina ez zen adostasunik lortu. 1919an Euskaltzaindia sortu arte ez zen gai honen inguruan saiakerarik egin. 1968an heldu zitzaion gaiari Arantzazun egindako topaketetan.

Mende honen hasieran Sabino Arana-Goiri eta R. M. Azkuek hasitako ildoari jarraitu zion literaturak. Euskal hizkuntza eta literaturaren inguruko interesa haziz joan zen Euskal Herrian. 1907an Julio Urkijok RIEV “Revista Internacional de Estudios Vascos” sortu zuen. Aldizkari honek beste idazleak erakartzeaz gain, herri xeheari lortzen zailak ziren aspaldiko lan asko ezagutzeko aukera eman zien.

Gregorio Mugikak ere Euskal Esnalea (1908-1918) eta Euskalerriaren alde (1911-1931) aldizkaria ezagutarazten lan asko egin zuen. Azken aldizkari honetan Domingo Agirre, Arturo Campion, Karmelo Etxegarai eta Julio Urkijok parte hartu zuten.

Hala ere, 1921an jo zuen goia aldizkarien argitarapenak. Garai honetakoak dira, besteak beste: Zeruko Argia (Iruñea, 1919), Euskara (Bilbo, 1920), Argia (Donostia,1921), Arantzazu (1921), Gure Herria (Baiona, 1921), Eusko Folklore (Donostia, 1921), Eusko-Deia (1921), Kaiku (1921), Gure Misiolaria (1924), Vida Vasca (1924) eta Bulletin du Musée Basque (Baiona,1924).

Aldizkarien loraldiak 1930. urtera arte iraun zuen.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta