Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

Berrogeigarren hamarkadaren bukaeran, egoera politikoa zertxobait bigundu zenean (nahiz eta zentsurapean aritu behar izan) S. Mitxelenaren Arantzazu Euskal Sinismenaren poema (1949), gerraondoko lehenengo obra literarioa kaleratu zen hegoaldean. Gertaera honek eta Egan (Donostia, 1948) eta Euzko-Gogoa (Guatemala, 1950) aldizkarien sorrerak bigarren etapa bati eman zioten hasiera.

Aldi berri honetan hiru joera literariok topo egiten dute: gerra aurreko korronte tradizionalak, korronte tradizional honen aldaketa dakarren beste joera batek eta ideologikoki heterodoxoa eta literarioki berritzailea den hirugarren batek.

Garai honetan, ekoizpena hazi egin zen eta baita jorratutako generoak ere: poesia eta narratiba, antzerkia, saiakera eta aldizkariak.

Poesia eta Narratiba:

Aurreko aldian abiatutako korrontea nagusitzen da orain. Aurreko ereduei jarraituz idazten duten hainbat olerkarik (Irisarri, Aurraitz, B. Ametzaga, S. Muniategi eta S. Onaindia (ikus Bidegileak)) beraien sormen propioaz gain, euskal poesiaren bilduma baliotsu bat prestatu zuten: Aita Onaindia, Milla Euskal-olerki eder, 1954.

Joera hau sendotu egin zen ordura arte atzerrian egondako idazleak itzultzean: Orixe, S. Mitxelena, Iratzeder, N. Etxaniz, J. Etxaide eta J.A. Loidi, eta F. Krutwig eta J. Mirande.

Antzerkia:

Antzerkiak jasan zituen zentsuraren ondoriorik gogorrenak. Gerra ondoko belaunaldiek burutzen duten antzerkia hitzean edo elkarrizketan oinarritutakoa da. Idazleak eszenatokian esan eta egin behar den guztia adierazten du. Ohitura-komedia edo irizpide gizatiarrez askatutako korapiloak dira gehienak. Idazle aipagarrienen artean honako hauek ditugu: A.M. Labaien, A. Zubikarai, J. Etxaide eta P. Larzabal.

Testuinguru honetan kokatu behar dira lehenago aipatutako S. Mitxelenaren drama politikoa, N. Etxanizen teatro erlijioso eta onbideratzailea, ukitu poetikoa duten T. Monzonen drama eta komediak eta E. Urruzolaren Uxola obra dramatiko ugaria.

Saiakera:

S. Mitxelenak Unamuno eta Abendats (1958) saiakera idazten du. Lan honen bidez, euskara pentsamendu modernoaren tresna adierazgarri bihurtzen saiatzen da. Idatzi honetan, euskal arimaren eta Unamunoren jokabide eta sentieren artean agertzen diren ezaugarri komunak aurkitu nahi ditu. Maisukeria, integrismoa, setakeria eta politika sakabanatzailea gaitzetsi eta batasuna, tolerantzia, iritzi aniztasuna eta zintzotasuna proposatzen ditu elkarbizitzarako.

Aldizkariak:

Egan eta Euzko Gogoa dira aldi honetan aldizkaririk garrantzitsuenak. Aldizkari hauetan poesia, antzerkia, kontakizunak, literatur kritikak... argitaratzen ziren. Euskaldun askorentzat gainera adierazpide bakarra zen.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta