Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

Garai honetan, euskal agintariek euskal kulturarekiko indiferentzia azaldu zutela esan ohi da. Horren lekuko ditugu hainbat gertaera:

  • 1609an Martin Yanez Arrietaren euskal katekesi liburu baten edizio kostuak ordaintzen laguntzeari uko egin zion Gipuzkoako Juntak.
  • 1675ean Nafarroako Estatuak P. Domingo Bidegarairi bere euskera-frantses-latin-gaztelera hiztegirako eta latina eta frantsesa ikasteko sortutako liburua argitaratzeko laguntza ukatu zion.
  • Joanes Etxeberrik ere bere herriko Biltzarrarekin arazo berdinak izan zituen.

Honen ondorioz, garai hartako literatur-lan asko galdu egin ziren.

Egoera honen aurrean, “Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais” erakundeak, bere estatutuetan, Zientzia, Letrak eta Artea ulertu eta gozatzeko euskal herritarrak prestatzea beharrezka zela aipatzen du.

Garai hartako garapen sozial eta ekonomiko txarraz gain, euskal literaturarentzat oso kaltegarri ziren hainbat lege ezarri ziren XVIII. mendean. Ordura arte, administrazioan, irakaskuntzan eta harreman formaletan latina erabiltzen zen. Mende honetan erromantzea erabiltzen hasi ziren, euskara alde batetara utziz. Hau zela eta, XVI. mendean erabat euskalduna zen probintzian, Gipuzkoan, Juntetako prokuradoreei gaztelaniaz hitz egiten, irakurtzen eta idazten jakitea eskatzen zitzaien. Baita Bizkaian ere. Eskakizun hau irakaskuntzara eta bereziki hezkuntza erlijiosora zabaldu zen. Eta ondorioz, euskarak latina eta erromantzearen konpetentzia jasan behar izan zituen kontra-erreformara arte.

Gaztelera kulturaren hizkuntza kontsideratzen zen eta euskara, aldiz, baserritarren, herritarren eta jende behartsuaren hizkuntza.

Eskoletan euskaraz hitz egitea debekatua zegoen eta zigor sistema gogorrak zeuzkaten euskal hiztunak zigortzeko. Egoera honetan, gazteleraz hitz egiten zutenak (apaizak, zaldunak…) kontsideratzen ziren jakitunak, eta horrenbeste kostatuta ikasitako hizkuntza soberetsi eta euskara erabat baztertzen zuten.

Euskal literaturarentzat garai zailak izan ziren.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta