Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

Larramendi euskal kulturaren lehen bultzatzailea izan zen, inongo zalantza gabe. Euskaraz oso gutxi idatzi zuen arren, bere idatziek kontzientzia eta bokazioa sortzen zuten. Lider kulturala zen, hizkuntzaren apologia egiten zuena eta polemika sortzailea.

XVIII. mende honetan Katekesiaren inguruan garatutako literaturaz gain, antzerkigintzarako idatzitako bi obra aipatu behar ditugu:

Manuel Larramendi (1690-1766)

Manuel Larramendik, bere lanen bidez, euskarari egiten zitzaizkion irainez eta mespretxuez arduratu, eta kanpoko iraintzaileen kontra jardunez, bertakoen estimua piztu nahi izan zuen. Larramendi bete betean sartu zen polemikan eta, horregatik, gazteleraz idatzi zuen gehienbat (Larramendiren bibliografia).

Politikoki, Foruen babesle izan zen eta abertzaletasunaren aitzindaritzat hartu izan da. Hala ere, ez da horretara mugatzen bere ekarpena, izan ere, gramatikalari gisa eta hiztegigintzan ezabagaitza den arrastoa utzi baitzuen. Bestalde, bere asmo nagusia, euskara kultura-hizkuntza bihurtzea izan zen eta, horretarako, euskal idazle asko bultzatu eta babesean hartu zuen. Idazle hauek osatuko zuten Larramendiren Eskola.

Larramendiren garaiaz geroztik, hegoaldeko euskara idatziak ordura arte izan ez zuen duintasuna lortu zuen.

Aita Larramendiren jarraitzaileak

Aipatu bezala, Larramendiren babesean idazle ugari hasi zen idazten. Horien artean bi jesuita aipa ditzakegu: Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu. Juan Antonio Ubillos-engan ere nabaria da Aita Larramendiren eragina.

XVII. mendeko euskal literatura Ipar Euskal Herrian kokatzen bazen, XVIII. mendean gune hori hegoaldera aldatu zen. Eta XVII. mendeko idazleek, irakurle aditu eta jantzientzat idazten bazuten (Nafarroako gortearentzat eta Lapurdiko burgesentzat), Larramendiren jarraitzaileek, herritar arruntentzat (nekazal gizartea).

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta