Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

Literatur hastapenak

Euskal literaturaren historiak hiru oinarri dituela esan ohi da: Bernart Etxepare, Joannes Leizarraga eta Pedro Axular. Berriki, laugarren baten berri ere izan dugu, Lazarragarena, hain zuzen ere.

Euskaraz idatzitako lehen liburua 1545ean argitaratu zen Bordelen. Bernart Etxeparek idatzitako “Lingua Vasconum primitiae” izan zen euskal literaturaren historiari hasiera eman zion liburua.

Trentoko kontzilioak eta haren segidan garatutako gainerako kontzilio eta sinodoek bizimodu agiri eta pribatuaren arteko lubakia eragin zuten. Bernart Etxepareren poesiak, hala ere, beste bizimolde baten lekukotasuna ematen digu, apez izanda, askorentzat eskandalagarri suertatu bada ere.

Joannes Leizarraga, ostera, “erreforma garaiko gizona” bezala ezagutzen da. 1564an Paben ospatutako Kalbinisten bilkura batean Leizarragari Testamentu Berria euskaratzeko agindu zioten. 1567an erreformatutako elizako ministro izendatu zuten eta Labastide-Clairencera bidali. Han bizi izan zen 1601 urte inguru arte.

Leizarragaren hiru obra argitaratu ziren, hirurak La Rochellen, 1571. urtean. Hona hemen beraien izenak:

  • Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
  • Kalendrera
  • Abc edo Christinoen instructionea

Lan hauek itzultzean Leizarraga kontziente zen euskaratzeak dituen zailtasunez. Euskara baturik ez zegoenez, Leizarraga hizkuntza literarioa sortzen saiatu zen. Horretarako behe-nafarrera eta zubereraz kutsaturiko lapurtera erabili zuen.

Leizarragaren lanak oso zainduak eta landuak dira. Villasantek dioenez, hasi berri bat izateko hizkuntza normalizatu eta osatu baten idatzi zuenaren itxura ematen du. Leizarragak sortu eta erabilitako lengoaia kultu honi, hala ere, Axularrek beste jite bat emango dio.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta