Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

1876an Euskal Foruak kendu zituzten eta herriko jendea eraso horren aurrean herriko historia, kultura eta hizkuntzaren inguruan kezkatzen hasi zen. Ordura arte ez bezala, literatur lanketa zabaltzen hasi zen.

Hegoaldeko lau probintzietan jendea bildu eta Iruñan “Asociación Euskara de Navarra” sortu zuten 1877an. Erakunde honetako partaide batzuk Arturo Campion, Hermilio Oloriz, Juan de Iturralde... izan ziren eta “Euskara” aldizkaria sortu zuten.

Gasteizen, J. Apraiz, Federico Baraibar, Ricardo de Bengoak... dira aipagarri, besteak beste, eta hauen artean, Fermin Herran-ek “Revistas de las Provincias Eúskaras” aldizkaria zuzendu zuen. Bilbon Aristides de Artiñano eta Juan E. Delmás eta Antonio Trueba dira aipagarri.

Hala ere, euskal hizkuntzaren lanketa gune garrantzitsuena Gipuzkoan kokatu zen, Donostian. Mugimendu honen sortzailea Jose Manterola dugu.

Garai berean sortu zen Donostian Euskal antzerkigintza modernoa. 1876an Ziburun eta bi urte geroago Donostiako Printzipal Antzokian Martzelino Soroaren Iriyarena antzezlana aurkeztu zen. Jendeari asko gustatu zitzaion eta Soroak idazten jarraitu zuen. Genero honetan jarraitzaile ugari izan zuen. Horien artean, Toribio Altzaga.

Beste kulturgune garrantzitsu bat, beranduxeago sortu bazen ere, Bilbokoa izan zen. R. M. Azkue eta Sabino Arana Goiri ziren protagonista kasu honetan. Euskarari buruzko ikuspuntu oso ezberdina zuten baina euron eragina XX. mendean garatu zen.

uberan.eus
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Idazleakaz
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urria 2018 hurrengoa
 
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta