Euskal literaturaren historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Euskal literaturaren historia

Data batzuetan hainbat gertaera biltzen dira. Har dezagun 1975. urtea adibide moduan. Francisco Franco diktadorea hil zen orduan, baita Gabriel Aresti poeta ere. Horrek eragin zuzena eduki zuen kulturgintzan.

Handik eta hemendik, argitaletxeak ugaldu egingo ziren. Borondate on handia eta diru gutxi zegoen tartean; urte batzuk beharko ziren egitura haiek erabat sendotu zitezen. Modu bertsuan jaioko ziren hainbat idazleren trebaleku izango ziren literatur aldizkariak. Haietarik lehena Ustela izan zen. Estreinako lanak Bernardo Atxaga ezizenez sinatzen hasi zen gazte batek eta Koldo Izagirre izeneko beste batek jarri zuten abentura hura martxan, eta lehen alean (Panpina Ustela-n) jada antzeman zitekeen beraiena literaturarekiko konpromiso garbia zela. Ale haren ostean, bi gehiago argitaratu ziren, Mermelada Ustela eta Zorion Ustela, baina Izagirrek berak eta Ramon Saizarbitoriak gidatu zituzten haiek. Ustela-ko gorabeherak hortxe amaitu ziren, baina ez aldizkarien mugimendua. Pott (Atxaga, Ruper Ordorika, Manu Ertzilla, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristi bidelagun izan zituena, 1980. urtetik aurrera), Susa (1979an Donostiako Unibertsitate inguruko ikasle batzuek egindakoa), Oh! Euzkadi (1980an, Izagirre eta Saizarbitoriaren eskutik), Maiatz (1982tik Iparraldeko karriketan)... Haiek guztiak idazleen plataforma bilakatuko ziren.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta