Elkartea - Zer egiten dugu?

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Elkartea > ZER EGITEN DUGU?

Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 350etik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea. 

Euskal literatura zabaltzea helburu, honakoak dira besteak beste, EIEk gizarteari eskaintzen dizkion egitasmoak:

'Hitzen uberan' interneteko ataria

Euskal literaturzaleen bilgune izan nahi du Hitzen uberan atariak. Are gehiago,  sortzaileen eta irakurleen arteko zubi izan nahi du, biltegi izatetik haratago.

www.uberan.eus

'Idazleak ikastetxeetan' programa

Programa honi esker, idazleak ikastetxez ikastetxe joaten dira beren esperientziaz eta obra jakin bati buruz hitz egitera. Ikasleek, obra hori aldez aurretik irakurrita izaten dute.

'Literatura jarduerak' programa

Programa hau kultur etxe, kultur erakunde eta euskaltegiei zabaltzen zaie, bere helburua honakoa delarik: irakurleak sortzea edo irakurle direnak literaturaren esparrura erakartzea. Programa honen baitan, sei ekimen mota eskaintzen ditu EIEk:

  • Hitzaldiak: literaturgai bati buruzko jarduna egiten du idazleak.
  • Poesia irakurraldiak: poeta baten edo poeta talde baten poesia irakurketa.
  • Solasaldiak: idazleak bere obraren gaineko azalpenak ematen ditu.
  • Literatura lantegiak: idazten eta irakurtzen trebatzeko ikastaroak dira.
  • Ipuin-kontaketak: haur, gazte edo helduentzat eskaintzen dira.
  • Irakurketa taldeak: literatura testuak irakurri eta aztertu egiten dira.

'Irakurrieran' irratsaioa

Literaturaren inguruko albiste eta elkarrizketez osatutako irratsaioa eskaintzen du EIEk:

  • Irakurrieran Bizkaia Irratian, larunbat eta igandeetan, 13:00etatik 13:30era (astelehen eta ostegunetan errepikapena, 22:00etatik 22:30era). Frekuentzia: Bilbon, FM 102.6.

'Hegats' literatura aldizkaria

Gaur egungo literaturgintzari buruzko ikuspegi zabal eta sakona ematen duen euskarazko literatura aldizkaria; seihilabetekaria da.

'Poesia orduak' Donostian

Irailero tartea egiten dio EIEk poesiari Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, emankizun ezberdinak eskainiz.

uberan.eus
Erakurleak
Idazleakaz
gure programak
 
aurrekoa Otsaila 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta