Elkartea - Galeusca federazioa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Elkartea > GALEUSCA FEDERAZIOA

0.

 

 

 

Galeusca Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra da. Biltzarra hiru hizkuntzetako eremuetan egiten da, urtero horietako batera joz, txandaka. Biltzar bakoitzak bere gai nagusia izaten du, biltzarra antolatzen duen elkarteak —Associacion de Escritores en Lingua Galega (AELG), Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Associació d’Escriptors en Llengua Catalana (AELC) dira elkarte horiek— proposatua. Delako biltzarra non egin ere elkarte antolatzaile horrexen ardura izaten da.

Idazle euskaldunak, galiziarrak eta katalanak biltzen dituzten elkarteek Galeusca Federazioa sortuko zuten 2008ko ekainean Pobleteko monasterioan (Herrialde Katalanak). Idazle katalanen, galegoen eta euskaldunen ordezkaritza, sustapena eta babesa dira Federazioaren xede nagusiak. Horrez gain, eskubide profesionalak defendatzeko jarduerak koordinatuko dira; erakunde publiko, pribatu, autonomiko, Estatu zein Europarren aurrean jarduera bultzatuz eta hiru hizkuntzen erabilera: katalana, euskara eta galegoa.

Bide luzea egin du hiru elkarteen arteko harremanen ondorioa den horrek. Unean uneko gaiei ez ezik literaturaren ikuspegi zabalarekin zerikusia dutenei ere tartea eman ahal izan zaie urte horietan. Era berean, hiru hizkuntzen eremuak bisitatu dituzte elkarteek. Tartean, Andorra —non katalan hizkuntza den hizkuntza ofiziala—, Biarritz, Gernika, Santiago, Valentzia, Iruñea edo Mallorca.

Federazioari esker, hiru elkarteak ordezkatuak egongo dira Estatuko nahiz Europako edozein erakunderen aurrean, publikoa nahiz pribatua izan.  Federazioak erabateko nortasuna eman dio orain arteko Gaeuscari.

Beste aleak
uberan.eus
Lanpostu
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2017 hurrengoa
 
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta