Elkartea - Historia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Elkartea > HISTORIA

EIEk, 1982an sortu zenez geroztik, hainbat epe edo aro nagusi ezagutu ditu:

1982-1990: Legeztatze eta kokatze-aroa.

EIEren hasierako zortzi urte hauetako helburu nagusia, Elkartearen oinarriak eta xedea finkatzea eta xede horri zegozkion egitasmoak burutzea izan zen. Hala nola:

  • Euskal liburuaren legetasmoa Eusko Jaurlaritzan aurkeztea
  • Idazleen eskubideen defentsarako oinarriak finkatu eta aholkularitza juridikoa eskaintzea.

Bi egitasmo nagusi hauez gain, garai hartan, euskararen egoera zela eta, euskal literatura eremu urriko hizkuntza bateko literatura izanik, bi bide nagusi jorratu ziren:

  • Eremu urriko hizkuntzetako herrialdeetako literaturaren egoera ezagutu eta esperientziak partekatzea.
  • Galeusca: galiziar, kataluniar eta idazle euskaldunen arteko topaketak bultzatzea.

1990-1996: Corpus literarioaren aroa.

Bigarren aro honetan, EIEk "literatura" izan zuen jorrabide. Ildo honi jarraiki, aurrera eramandako egitasmorik aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Hegats literatur aldizkariaren argitalpena
  • XX. mendeko literaturaren inguruko Biltzarra
  • Euskal Idazleen Katalogoa
  • Poesia jaialdia

Ekimen hauetaz gain, EIEk arreta berezia eskaini zien ondoko gai hauei ere:

  • Bazkidegoaren prestakuntza: gidoigintza mintegia antolatu zen.
  • Literatur sarien jarraipena egiten hasi zen eta sari hauetan EIEko ordezkariren bat egon zedin kudeatzen.
  • Idazleak ikastetxeetan programari hasiera eman zitzaion.

1996-2001: Gizarteratze-aroa.

Gizarteratze-aroa deitu dugun epe honetan, EIEk hiru ildo nagusi landu ditu:

  • Literatura gizarteratzeko egitasmoak lantzea: hauen artean aipagarrienak, Idazleak ikastetxeetan eta Idazleekin solasean programak.
  • EIEren egitasmoak Euskal Herri osora hedatzea: Ipar Euskal Herria eta Nafarroa barne.
  • Kultur erakundeekin eta erakunde instituzionalekin harremanetan jartzea: lehenengoekin, EIEren xedeen eta gizarteratze prozesuaren berri emateko. Bigarrengoekin, aipatu xedeen kunplimendurako hitzarmenak adosteko.

2001-2008: Plan Estrategikoaren aroa.

EIEren bazkide kopurua (325) kontuan hartuta batetik, eta abian jarrita dauzkan proiektuek Euskal Herriko kulturgintzan izan dezaketen eragina aintzakotzat hartuta bestetik, bere jarduna bideratuko eta zuzenduko duen Plan Estrategikoa burutu.

uberan.eus
Erakurleak
Idazleakaz
gure programak
 
aurrekoa Martxoa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta