Lehiaketen agenda - Elkartearen batzar orokorrean onartu dira 2017ko egitasmoak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

BAZKIDEEN TXOKOA

Elkartearen batzar orokorrean onartu dira 2017ko egitasmoak

Data: 2017-03-20

EIEko bazkideok urteroko Batzar Orokorra egin genuen larunbatean, hilak 18, Tolosako Kultur Etxean. 2016an egindakoaren berri agertu zuten zuzendaritza batzordeko kideek eta 2017ko asmoak eta aurrekontua ere aurkeztu, eta bertaratutakoak aho batez onartu. Mahaian Jasone Osoro, Joxemari Carrere, Garbiñe Ubeda eta Oier San Martin egon ziren azalpenak ematen zuzendaritzaren izenean.

Urtean zehar joandako bi bazkide izan genituen gogoan eta ez edonolakoak: Jazinto Hernandorena eta Piarres Xarriton. Norbere izakera eta zereginekin, lan handia egin zuten eta biak funtsezkoak dira euskal kulturan eta eredu gu guztiontzat. Ezin laburtu bi hitzetan egindako guztia, baina jendaurrean agertu nahi dugu esker ona eta bien goraipatzea.

Ondoren eta EIEren kezka nagusiak agerti ziren. Diru sarreraren ziurgabetasuna eta idazle jardunak dituen arazoak eta kezkak agertu ziren ondorengo solasaldian, bereziki idazleen eskubideak eta zalantzak arlo fiskalean. Bestalde, idazleak beste sortzaileekin biltzeko joera eta hori gizarteratzeko beharraz ere aritu ginen; literatura emankizunak sustatzeko zein formula erabili eta abar.

EIEren erronkak eta aurrera egiteko ideiak jaso ondoren eta ohitura denez, bazkaltzera joan ginen Tolosako Orbela jatetxera. Hontaz eta hartaz aritu ginen lagun giro ederrean beti ere.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urtarrila 2018 hurrengoa
 
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta