Bazkideen emankizunak - Tximeletrak airera

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Tximeletrak airera

Emankizuna: Tximeletrak airera

Bazkidea(k): Xabier Olaso

Ekitaldi mota: Deklamazioa (Haur poesia)

Azalpena:

Nire Liburuetako hainbat haur-poema kutun harturik, deklamazio berezia egiten dut, ibilbide poetiko bat, nolabait esateko. Espazioan zehar hainbat poema-orri kokatzen ditut eta poema horien aldamenean aipagai diren objekturen bat (ispiluan, kandela, ezpata, …).

Poematik poemara mugituko naiz atondutako espazio horretan zehar, eta deklamazioan objektuak erabiliko. Ikuskizunaren atal batean, ikus-entzuleek parte aktiboa hartuko dute, poema batzuetan, lagun izango baititut. Bukaeran, ni dinamizatzaile nagusia naizela, denon artean poema bat musikatu eta kantatu egingo dugu. Eta instrumentuekin jantzi. Beraz, poesia entzun, poesiarekin jolastu eta poesia kantatu egingo dugu.

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: Ordubete

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Areto mota:Areto txikia

Nori zuzendua: 3 urtetik 7 urtera bitarteko neska-mutikoei, ezinbestean gurasoekin lagunduta / 8-12 urtera bitarteko neska-mutikoei / Haur poesiarekin gozatu nahi duten guraso eta pertsona nagusiei/

Zenbatentzat egokitua: 10-50 pertsona artean

Lan-taldea:

Xabier Olaso

Produkzio beharrak:

 Mahaia, mikroa, argiztapena, audioa, montaia eta atrila.

Kontrataziorako: xabiolaso@gmail.com Telefonoa: 945 172041