Bazkideen emankizunak - Shane MacGowanen gibela

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Shane MacGowanen gibela

Emankizuna: Shane MacGowanen gibela

Bazkidea(k): Unai Elorriaga

Ekitaldi mota: Ikus-entzunezkoa

Azalpena:

Shane MacGowan The Pogues taldeko kidearen bizitzaren inguruko ikuskizuna prestatu dute Unai Elorriagak eta Gibelurdiñek musika-taldeak. Literatura, musika, bideoa, poesia, bertsoak… nahasian pertsonaia berezi horren bizitzako gorabeherak xehetuz. Shane MacGowan kantari eta konpositorearen izaera batetik eta Euskal Herriarekin zeukan harreman bitxia bestetik. Musika, irudia eta literatura modu naturalean uztatuta.

Hizkuntza: Euskara, ingelesa

Iraupena: 75 minutu

Estreinaldiaren data: 0000-00-00

Areto mota:Antzokia

Nori zuzendua: Adin guztietako euskaldunei.

Zenbatentzat egokitua: Antzoki itxia bada, handia zein txikia (200-2000)

Lan-taldea:

Unai Elorriaga (narratzailea eta ahotsa)

Gibelurdiñek: Fredi Paia (biolina eta ahotsa), Josu Aurrekoetxea (gitarra, mandolina, banjoa eta ahotsa), Ekain Iurrebaso (soinua), Ekaitz Larrazabal (bateria, alboka, ahotsa).

Produkzio beharrak:

Bideo-proiekzioa /Argiztapen sistema / Soinua zuzenean.

Soinu- eta argi-teknikariak geuk eramango ditugu. Atxikita bidaltzen dizkizuegu eurek prestatutako “rider”ak. Zalantzarik bada, euren kontaktuak daude atxikitako dokumentuetan (Jon Luhman –argi-teknikaria- eta Aritz Pilar –soinu-teknikaria-).

Rider eta planoa

Kontrataziorako: gibelurdinek@gmail.com

Ikus-entzunezkora esteka: Hemen