Bazkideen emankizunak - Orain hilak ditugu

INPRIMATU

Bazkideen emankizunak > Orain hilak ditugu

Emankizuna: Orain hilak ditugu

Bazkidea(k): Karmele Jaio

Ekitaldi mota: Poesia errezitaldia, musikaz eta ikus-entzunezkoez lagundurik.

Azalpena:

Orain hilak ditugu Karmele Jaiok idatzitako izen bereko poema liburuan (Elkar, 2015) oinarrituta dagoen zuzeneko proposamena da. Liburuko poemak oinarri hartuta, emanaldian zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dira AitorAgirre eta Triku Villabella musikarien eta Ander Elorza zinemagilearen ekarpenekin.

Garai bateko xalotasunaren nostalgia, ahuldadea, maitasunaren agortzea, desioaren berpiztea edota heriotza bezalako gaiak jorratzen dira ikuskizunean, azken batean, bizitzaren indar infinituaz hitz egiteko.

Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan estreinatu zen emanaldia 2015eko irailean, Euskal Idazleen Elkartean eta Donostiako Kulturak antolatzen duten “Poesia egunak” zikloaren barruan.



 

Hizkuntza: Euskaraz

Iraupena: Ordubete

Estreinaldiaren data: 2015-09-09

Areto mota:Areto itxia, ikus entzunezkoentzako pantailarekin

Nori zuzendua: Helduentzat

Lan-taldea:

Benjakin Villabella (Gitarra), Aitor Agirre (Gitarra), Karmele Jaio (Hitzak). Ikus entzunezkoak Ander Elorzarenak dira.

Produkzio beharrak:

Hiru mikro, hiru eserleku (bat altua), atrilak (bi), Pantaila, ikus entzunezkoentzako konexioa, argiak

Kontrataziorako: Karmele Jaio karmelejaio@hotmail.com